Gaur egun, nerabe gehienok asko erabiltzen ditugu teknologia berriak eta horrek batzuetan alkartzen gaitu, baina beste batzuetan, aldiz, aldentzen gaitu. Zuk zer uste duzu, aldentzen ala elkartzen gaituztela?
Alde batetik, uste dut teknologia berriek gehiago elkartzen gaituztela, sare sozialetatik, Instagramtik adibidez, argazkiak eta bideo farregarri edota interesgarriak bidaltzen ditugulako, eta horrek elkartzen gaitu gauzetaz hitz egiteko etA elkarren gustuak ezagutzeko. Gainera, sare sozialetatik, ni bebehintzat, jende oso jatorra ezagutu izan dut eta oso harreman onak irabazi ditut sare sozialei esker. Baina egia da, interneten jende oso gaiztoa dagoela, beste pertsona batzuk direla esaten dutenak eta jende askori gaizki pasarazi egin diotenak. Gainera, batzuk egiten duten akosoarengatik, jendea suizidatze puntura iritsi izan da edo bestela, bakarrik, hau da, lagunik gabe egoteko puntura. Asko erabiltzen dugun beste teknologia berri bat, Play Station-a da. Nerabe askok, gehienetan baina ez beti, mutilak, ordu asko pasatzen dituzte PS4-ra jolasten. Batzuek asteburu osoa ematen dute jolasean eta ez dira haien lagunekin geratzen, ondorioz, haien lagunak galdu ahal dituzte. Honegatik uste dut teknologia berriek pixka bat aldentzen gaituztela gure lagunengandik. Aurreko guztia laburbilduz, esango nuke, orokorrean, teknologia berriek elkartzen gaituztela; eta nahiz eta batzuetanaldendu, kasu gahiagotan elkartzen gaituzte. Leheno aipatu dudan bezala, jende oso jatorra ezagutu ahal duzulako eta aplikazioetatik elkar hitz egin ahal delako. Gainera, mugikorretik aukera dago zerbait ahaztu bazaizu esatea edota lotsa ematen badizu aurpegira esatea, esateko,
0 Comentarios
|
MAIDER ONGAYNi Maider naiz, 15 urte ditut eta Beraunen bizi naiz. Asko gustatzen zait lagunekin egotea eta dantzatzea, beraz, Odissey izeneko konparsa batean ateratzen naiz lagunekin dantzatzen. |